Irune Costumero Britania Handiko konferentzia feminista baten egon da bere kasua kontetan

Erredakzinoa 2021ko urr. 21a, 10:15

Filia alkarteak konbidauta, Irune Costumerok, legez kanpoko GAS (Gurasoen Alienazino Sindromea) argudiatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak zelan kendu eutsan indarrez alabearen zaintza kontau eban 1.000 feministen aurrean, Britania Handian urtero egiten dan konferentzia feministan.

Filia alkarteak andra eta neskatoen kontrako indarkeriaren aurka egiten dau behar eta aurreko astegoienean Portsmouth-en egindako Bretainia Handiko urteroko konferentziara konbidau eban Costumero bere kasua adierazoteko.

Igorrekoak epailearen aurrean jarri ebazan BFAko Haurren Arreta Zerbitzuetako lau langile eta kargu; tartean, Gizarte Ekintza diputadua. Prebarikazino, tratu txar eta lesino psikologikoko karguetatik absolbidu ebazan Probintziako Auzitegiak, baina Costumero hainbat helegiteren ebazpenen zain dago. Portsmoutheko konferentzian, NBEk estadu espainiarra txarretsi ebala kasu honengaitik ekarri eban gogora.

EAEko erakundeek adin txikikoen ebaluazinoan, “tratu txar psikiko” atalean, “guraso figurak gatazkan instrumentalizatzea”, hau da GASa, jasoten dauan dokumentua erabilten jarraituten dabela salatu eban. Beste herrialde batzuetan be apliketan dala andren kontrako indarkeria tresna hau salatu eben Britania Handiko feministek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!