Nekatutak izeneko ikuskizunean, Antton Telleria kazetari eta umoregileak zuzentasunaren mugak esploratzen dauz. Lehenengo adibidea da ikuskizunerako aukeratu dauan izena. Monologoan, barre eginarazoteko helburu "bakar eta sakrauagaz", delikaduak izan ahal diran hainbat kolektiboren inguruan ibiliko da Telleria brometan. Honeetako batzuk izango dira psikologoak, ETA, Ertzaintza eta abar. Nekatutak-en laburpenean aitatzen dauanez ezin dira faltan egon "polemikoenak: irakasleak".