Lasarte Aretoa

'Peter Rabbit 2' eta 'Las cosas que decimos, las cosas que hacemos' proiektauko dira domekan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 15a, 12:12

17:00etan hasiko da umeen emonaldia, 19:30ean barriz nagusiena.

Peter Rabbit 2: a la fuga (Will Gluck, 2021) Peter eta bere lagun untxien bigarren istorioa da. Aurreko pelikulan Bea eta Thomadegaz bakea egin ostean, Peterrek ez dau bere bihurri famea kendutea lortu eta oingoan urira joango da igesean. Baina familiak arazoak daukazala eta, bueltau edo gelditzeko barne eztabaidea sortuko jako.

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos (Emmanuel Mouret, 2020) barriz pelikula frantsesa da eta oporretako istorio bat kontetan dau. Daphnee haurdun dago landa-eremu batean eta bere bikotearen lehengusuari ostatua emoten deutso, bikotea egun batzuk kanpoan dagoan bitartean. Lau egunez, Daphnee eta Maxime ezetu eta adiskidetu egiten dira, esperientzia sentimentalak kontauta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!