Lasarte Aretoa

Umeentzako antzerkia egongo da hilaren 16an Igorren

Asier Abrisketa 2021ko urr. 14a, 13:00

Urri bigarrenaren 16an, 17:30ean, Rosa A. Garciaren Leihoak, 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako antzerki, jantza, irudi eta musika ikuskizuna egongo da Kultur Etxean.

Antzezlan hau Haizaraba in the mapping jaialdian estreinau zan, holan aurkezten dabe antzerkia:

"Haizea txistuka dabil eta hotz egiten dau. Albisteek hotz eta edur olatu handi batez dabiz berbetan, etxetik ez urtetea gomendatzen da.

Andra aspertuta dago, bere gogoetan murgilduta, leihotik begira eta lurrunean margozten. Gaueko kerizpeen artetik jantzale baten forma agertzen hasten da, leihoko islada itsaso kosmiko batean bihurtuz, besoetan lorakaz, ilargipean jantzan. Andrea ez dago bakarrik, bere irudimena dauka lagun".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!