Bziber egitasmoa

Sare sozialen inguruko lanketea egingo da Igorren gaztetxoakaz

Asier Abrisketa 2021ko urr. 13a, 12:26

Azkue Fundazioak zuzentzen dau Bziber egitasmoa eta Arratiako Udalen Mankomunitatearen lankidetzeagaz egingo dira tailerrak, hamaika eta hamalau urte bitarteko umeentzako.

Sare sozialen gaineko lantegiak egongo dira Igorreko Kultur Etxean urri bigarrenaren 16an, 16:00etatik 20:00etara, eta 17an, 09:30etik 13:30era.

Helburu nagusia sarean euskerea indartzea da, euskerazko erreferenteak erakutsi eta  ikus-entzunezko edukiak sortzean animetea. Gainera, sare sozialen erabilereaz jaubetzea eta norberaren irudiak grabetearen ondorioez hausnartzea be bilatzen dabe tailerrok. Lantegiotan, hainbat plataforma teknologiko aztertuko ditue; Instagram eta Tik-Tok, besteak beste, eta ikus- entzunezkoak zelan sortu landuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!