Hispanidadearen eguna

"Ospatuteko ezer ez" lemapean egin dau konzentrazinoa Ernaik

Asier Abrisketa 2021ko urr. 12a, 16:10

"2021eko urri bigarrenaren 12a, Hispanidadearen Eguna. 529 urte dira Espainiako Inperioak Ameriketako etnizidioa abiatu ebala. Eta 529 urteren ostean ospatzen jarraitzen dabe. Ukazinoa eta inposizinoa harrotasunez bizi dauan estadua da Espainia".

Euskal Herriko eskualde guztietan egin daben moduan, Ernaik deituta hainbat gazte mobilizau dira eguerdian Igorren. 30 persona inguru batu dira Kultur Etxe parean 13:00etan. Hamar minutuz bertan egon ostean, Ernaik Hispanidadearen Egunaren inguruan egindako irakurketea entzun dabe partaideek.

Irakurketan azpimarrau dabez Espainian, faxismoak eta, lotuta dagozan, kapitalismoak daukazan zuztar sakonak. Gogorarazo dabe, gaurko egunak oin dala 529 urte suposatu eban Amerikako etnizidioa eta 1978ko erregimenak, ospakizun honegaz ostondu gura dauan lurraldetasun krisia. Amaitzeko, guzti hau iraultzeko beharra azaldu dabe Ernaikoak.

Kontzentrazinoagaz amaitzeko, txalo artean espainiar estaduko hainbat personajegaz betetako kartel handi baten gainean, espraiagaz idatzi dabe "ezer ez ospatzeko". Kartelean gobernukideak: presidentea eta Marlaska ministroa; politikariak: Diaz Ayuso, Santiago Abascal, Iturgaiz eta Andoni Ortuzar; Florentino Perez enpresaria, Franco eta erregeak agertu dira besteak beste. Hau margoztu ostean, behera bota dabe kartela. Honen ostean domeka gauean Lemoatxen botatako ikur frankistearen oingo egoerea erakusten dauan kartela agertu da, "eraitsi dogu, eraitsiko dogu" lemagaz.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!