Lasarte Aretoa

Zineko ordutegi normala berreskuratuko dau Kultur Etxeak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 8a, 10:45

Urriaren 10etik aurrera COVID aurreko ordutegiak eta aforoak berreskuratuko ditu Igorren zineak, beraz, umeen zinea 17:00etan izango da eta nagusiena, barriz, 19:30ean.

Sarreren aurretiko salmenta Kutxabankeko webgunean egiten da, eta bazkideen konbiteak barriro, beste sarrera motakaz batera atera daitekez (lagunaren kodea sartuta). Ikuskizunaren egunean barriz, txarteldegia 45 minutu lehenago zabalduko da; gomendagarria da denporaz joatea ikuskizunak puntuan hasiko dira eta.

Kultur Etxean eta aretoan maskarea erabiltea derrigorrezko izaten jarraituko dau baina eduki osoa berreskuratuko da, 300 persona. Beste alde batetik, sarreran ez da tenperaturea hartu beharko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!