Bertsolaritza

Igorren jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen bigarren kanporaketea

Asier Abrisketa 2021ko urr. 7a, 11:30

Hilaren 9an, 17:00etan lehituko dira Lasarte Aretoan Ander Ucelay Aristi, Garazi Navarro Ugarteburu, Gorka Pagonabarraga Agorria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Julen Arzanegi Erezuma eta Mikel Goiriena Larrazabal. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean dagoz eskuragai.

Hilaren 3an hasi ziran kanporaketa faseak Durangon eta Bilbon jokatuko da, abenduaren 18an, finala. Sei kanporaketa jokatuko dira osotara, 2018an baino bat gehiago, eta bakotxean sei bertsolarik hartuko dabe parte. Hiru finalaurrekoetan be sei bertsolari lehiatuko dira. Finala 8 bertsolarik jokatuko dabe: finalurreetako hiru irabazleek eta puntuazinoz bost lehenengoek.

Bizkaiko txapelaren lehian ibiliko dan bertsolari arratiar bakarra Iñaki Iturriotz Zuluaga da. Kanporaketea urri bigarrenaren 30ean jokatuko dau Elorrioko Arriola Antzokian, 17:00etan, Aitor Arrutia Azkueta, Igor Galarza Intxausti, Imanol Arrutia Azkueta, Imanol Uria Albizuri eta Peru de Pedro Larrearen kontra. Antolakuntzan barriz, badago arratiar gehiago. Holan, talde antolatzailean Arantzazuko Igor Menika Bengoetxea eta Igorreko Illart Gumuzio Larrazabal dagoz. Menika, gai-jartzaile taldeko partaidea be bada.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!