Domekan hasiko da Lasarte Aretoko zine denporaldia

Asier Abrisketa 2021ko urr. 1a, 11:30

Urri lehenengoaren 3an Space Jam: Aro Berria eta Nora pelikulak proiektauko ditue Igorreko Kultur Etxean.

16:30ean hasiko da ume eta gazteentzako pelikulea, Space Jam (Malcolm D. Lee, 2021) Warner Bros konpainiak egindako animazinozko filma da. Halanda be, errealidadea eta animazinoa nahastuten dauz, LeBron James saskibaloi jokalaria da protagonista nagusia.

18:45ean barriz proiektauko da Nora (Lara Izagirre, 2020) "road-movie" lana. Igazko Donostiako Zinemaldian parte hartu eta urri lehenengoaren 3an estreinau zan aretoetan, hilabete bat pasauta egongo da Igorren ikusteko aukerea.

Ane Pikazak egiten dau Nora protagonistearen papela. Nora bere aititagaz bizi da eta aitita hil ostean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia egingo dau. Bidaian izandako bizipenak kontetan dauz filmak. Lara Izagirre zuzendari eta gidoigilearen bigarren fikzinozko film luzea da hau. Lehenengoa, Un otoño sin Berlin, izan zan 2015ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!