Boxeo eta gitarra klaseak emongo dira Kiñu Gaztetxean

Asier Abrisketa 2021ko ira. 30a, 12:46

Kursoa hasi dala eta, barriro ipini dira martxan Kiñu Gaztetxeko Boxeo taldea eta Hari's Rock School.

Bakarkako gitarra klaseak urri lehenengoaren 7an hasi ziran baina badago oindino izena emoteko aukerea. Ordutegi eta egutegiak zehaztuteko malgutasuna emoten jako ikasle bakotxari eta edozein mailatako gitarra ikasleak onartzen dira klaseetan. Izena emoteko 664 303 528 (Alex) telefonora idatzi edo deitu behar da. "Modu intuitibo eta praktikoan oinarritutako" klaseen prezioa orduko 15 eurokoa da.

Boxeo klaseak be badagoz martxan. Honeek astelehen, martitzen eta eguenetan bai 10:00ak eta 11:00k artean bai 17:00ak eta 18:00ak artean emongo dira. Eguaztenetan barriz goizeko ordutegi bardinean eta arrastian 18:15etik 19:15era artekoak izango dira saioak. Asko jota 10 persona hartuko dira ordu tarte bakotxean eta norbere guante, babes eta eskupainua eroan behar dabez boxeolariak. Hilean 20 euroko kostua daukie klaseek eta izena emoteko 626 924 843 (Endika) telefonora deitu edo idatzi beharko dabe interesdunek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!