Bagilean programatuta egoan kontzertua bertan behera gelditu ostean, aste honetan helduko da azkenean Idoia Asurmendi Igorrera. Aramaioko abeslari gazteak bere lehenengo diskoa atera eban aurtengo aprilean, Ilun eta abar izena daroan obrak arrakasta handia lortu dau denpora gitxian eta zuzeneko kontzertuakaz beteta euki dau uda osoa.
Konbiteak doban lortzeako https://igorrekultura.blogspot.com/ webgunean emon behar dabe izena ikusleek. Euria bada, Lasarte Aretoan izango da kontzertua.