Kursoari hasikerea emoteko, taberna zerbitzua emongo da Kiñun barikuan. Betiko lez, euririk egiten ez badau terrazan egoteko aukerea egongo da. Euria bada, barruan zerbitzauko dira jana eta edana, izan be, areto zabalak aukera asko emoten dauz.
20:00etatik 22:00etara bertan afaldu ahal izango dabe hurbilduten diranak, gero 01:00k arte manteniduko da zabalik Gaztetxea. Holan, urri bigarrenaren 16an Kiñun ospatuko dan Arratiako I. Gazte Egunerako beroketea egingo dabe gazteak.