Dendak Kalera ekimena antolatu dabe AMEkoek zapaturako

Asier Abrisketa 2021ko ira. 28a, 12:51

Arratiako Merkatarien Elkarteak kalera atarako ditue euren produktuak urri bigarrenaren 2an.

Aurreko urtean ospatu barik gelditu zan urteroko feria, izan be, martirako egon zan antolatuta baina etxean geldituteko agindua heldu zan orduan, "Karpak eta dana prest egozan" dinoe AMEkoek.

Aurten bai, Urbieta futbol zelaiaren inguruan ipiniko dabez postuak, merkatariak 10:00etatik 20:00etara egongo dira bertan. Erropak, oinetakoak, bitxiak, kirol-produktuak, etxerako gauzak eta beste produktu asko lortzeako aukerea egongo da. Hamar denda batu dira momentuz feriara baina AMEtik gogorarazi dabe, alkarteak antolatutako ekimenak zabalik dagozala herriko merkatari guztientzat. Hau da, parte hartzeako ez dala derrigorrezkoa alkarteko kide izatea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!