Apurtuta agertu dira Arratiako Bigarren Hezkuntzako Institutuko barrakoiak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 20a, 12:33

Institutuko patioan dagozan barrakoien modulu biak apurtu eta nahastau ditue astegoienean. Ateak indarrez zabaldu eta barruko materiala hankaz gora itxi dabe ezezagunek.

Arratia BHIko zuzendaritzako kideek uste dabe zapatuan gertatu zala ezbeharra. BEGITUri egindako adierazpenetan Ertzaintza bertara gerturatu zala esan dau kide batek, baina ez dabela inolako abisurik jaso, "beste bide batzuetatik jakin dogu Ertzaintza hemen egon zala".

Apurketea barrakoien ate biak indarrez zabalduta hasi zan. Barruan egonda persiana eta mando bat apurtu, mahai eta aulkiak hankaz gora ipini, koadernu batzuk erre eta teilatu gainera aulki pare bat be bota dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!