Arratiako gizonezkoek astegoien honetan hasiko dabe futbol ligea

Erredakzinoa 2021ko ira. 17a, 09:57

Arratia futbol taldeak domeka honetan hasiko dau ligea 11:30ean Iturrigorri taldearen kontra Bilbon.

Arratiako gizonezkoen taldea Lurraldekoa Lehentasunezko mailan dago, COVID-19aren eraginez denpora luzean ez dabe partidurik jokatu eta aurten barriro ekingo deutsie ligeari.

Lurraldekoa Bigarren mailan dagoan B taldeak ostera Galdakao B taldearen kontra jokatuko dau 25-26ko astegoienean etxetik kanpo.

Lurraldekoa Lehenengo mailan dagoan LemoHarrobi taldeak be 25-26ko astegoienean jokatuko dau ligako lehenengo partidua Arlonagusian Montefuerte A taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!