Zapatuan izango da euskerearen aldeko Inbiu Eguna

Asier Abrisketa 2021ko ira. 16a, 11:52

Urri lehenengoaren 18rako antolatu dabe Igorreko Udalak, Igorren Euskerea Zuzterretik-ek eta Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak Inbiu eguna. 12:00etan hasiko da egitaraua eta bazkalosteko kontzertuagaz amaitu.

2020an ospatu ez bazan be, urtero lez Inbiu Eguna antolatu da Igorren. Euskerearen aldeko egun garrantzitsuena da eta antolatzaileek herria girotzeko deia luzatu dabe, banderola eta musikeagaz, baina batez be etxe eta kalean euskeraz berba eginda.

Zapatu eguerdian emongo jako hasikerea egunari, ekintza guztiak Kiñu Gaztetxe alboko landan egingo dira. 12:00etan  Panpotx Kultur Elkarteak gidatuta, umeentzako tailerrak egongo dira. 12:30ean barriz familia eta kuadrilleagaz landara hurbilduteko deia egin dabe, euskerearen aldeko mezuak grabatzen. Izan be, mezu bitxienaren egileak saria jasoko dau.

14:00ak inguruan eskolako umeen kantak entzuteko aukerea eukiko dabe gerturatzen diranek, bazkaldu aurretik. Antolatzaileek bakotxak bere jana ekartea eskatu dabe, bertan egongo dira aulki eta mahaiak. Bazkalosteko kafean izango da azkenengo ekintzea, izan be Lanbroa taldeak girotuko dau musikeagaz arrastiaren hasikerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!