Euskal Herriko Neska* Gazteon Baterajotzea aurkeztuko dau gaur Orratzak talde feministeak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 16a, 11:16

Igorreko Axular herriko tabernan, hilak 16an 18:00etan, azalduko dabez Arratiako feminista gazteek Elizondon urriaren 8, 9 eta 10ean ospatuko dan topalekuaren nondik norakoak. "Mugimenduan gaude, lurrikara gara" lemapean batuko dira Euskal Herriko neska* gazteak baterajotzean, "krisien gainean hausnartu eta erantzun bat emoteko".

Egungo krisi garaia ardatz moduan hartuta batuko dira Euskal Herriko Neska* Gazteak Elizondoko baterajotzean. Izan be, krisiak bizitzako esparru guztiak hankaz gora ipini dauzala azpimarratzen dabe feminista gazteek: osasuna, hezkuntza, lana, familia, hartu-emonak, aisialdia eta zaintza besteak beste. Orratzak talde feministeak dinoanez, "neskon* bizitzetan ondorio larriagoak" ekarri dauz krisi honek. Egoera honeri aurre egiteko batuko dira beraz urrian Elizondon Euskal Herriko hainbat eragile feminista.

Orratzak da Arratiako feminista gazteen taldea eta sareetan esan dabenez, Elizondon egongo dira urri bigarrenaren 8 eta 10 artean. Topaguneak aurkezpenak antolatu dauz Euskal Herriko eskualdeetan eta gaur izango da Arratia mailakoa. Igorreko Axular herriko tabernan egongo dira Orratzak taldekoak, 18:00etan Euskal Herriko Neska* Gazteon Baterajotzearen dinamikak azaltzen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!