3.000 bonu kaleratuko dauz Igorreko Bonodendak gaurtik aurrera

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 6a, 11:41

Urri lehenengoaren 6tik urri bigarrenaren 31ra bitartean martxan ipiniko da Igorreko Bonodenda kanpainea. Oingo edizinoan, 16 urtetik beherako gazteek be bonuak eskuratuteko aukerea izango dabe.

Aurreko edizinoko arrakastea ikusita, bonu kopurua 1.800etik 3.000ra igotea ebatzi dabe Arratiako Merkatarien Elkartea eta Igorreko Udalaren artean. Ezohikoa dan kanpaina hau onuragarria izango dala uste dau Illart Gumuziok, Igorreko alkateak. Bai igorreko etxeetan, eta baita “komertzio eta ostalaritzean” be. Atzenean, herritarrek 10 euro ordainduko dabez 15 euroko bonuen truke. Hau da, Igorreko saltokietan egindako erosketa eta konsumizinoak %33 merkeago izango dira konsumitzaileentzat.

Erabilereari jagokonez, oingoan, 16 urte baino gitxiagokoen NANagaz be eskuratu ahalko dira bonuak. Horrez gain, erosketa egiterakoan, txartelaren erabilerea lehenetsiko da. Dana dala, eskudirutan ordaindu gura izan ezkero eta dirua justu eroaten bada, aukera hori be egongo da. Erosketa txartel bakotxeko, askoz jota, 2 bonu erabili ahalko dira eta erosketearen balioa bonuena baino handiagoa izan beharko da.

Bonuak Igorreko Kultur Etxean egongo dira salgai astelehen, eguazten eta barikuetan goizeko 10:30etik 12:30era bitartean. Martitzen eta eguenetan, ostera, arrastiko 18:00etatik 20:00etara. Igorreztarrak ez diranentzat bonuen salmentea urri lehenengoaren 13an hasiko da. 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!