Arratiak 0-11 irabazi eban atzo ligako lehen jardunaldian

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 6a, 10:22

Arratiak 0-11 irabazi eban atzo Santanderren jokatutako ligako lehen partiduan Nueva Montaña talde kantabriarraren kontra. Nazional mailako lehen mailako bigarren taldean dago Arratia eta ezin hobeto emon deutsa hasikerea denporaldi barriari.

 

 

Aurkari gogorrak ditue aurten, Real Sociedad B, Athletic C, Osasuna B, besteak beste, baina aurten, igaz ez bezala, sano ondo hasi dabe denporaldia arratiarrek. Golak, Arratek 5, Alainek 1, Zuriñek 1, Aitanak 1, Gallastegik 1, Olaitz igorreztarrak 1 eta Anak 1 sartu ebezan. Agate Landajok, andrazkoen taldeko koordinatzaile barriak, “Igarri izan da igon barriak dirala eta aurten txarto pasauko dabela. Arratia askoz hobea izan da” adierazo eban partidua amaitu ostean. Datorren partidua hilaren 11n jokatuko dabe Igorreko Urbieta zelaian Añorga taldearen kontra 16:00etan.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!