Barikuan izango da "Harria Herria" jantza bertikalen ikuskizuna Igorren

Asier Abrisketa 2021ko ira. 1a, 10:04

Eguraldi txarra dala eta gelditu zan garagarrilean bertan behera Harrobi Dantza Bertikal konpainiaren ikuskizuna. Hilaren 3an egingo dabe azkenean jantzan, udaletxe alboko frontoian 22:15ean. Konbiteak doban lortzeko, igorrekultura.blogspot.com webgunean eskatu behar dira. Oingoan be, euri arriskua egon ezkero bertan behera geldituko da ikuskizuna.

Harria Herria jantza bertikal ikuskizuna da, Oreka TX-en musikeagaz horman gora eta behera ibilten dira jantzan Harrobi Dantza Bertikalen taldekoak. 2019an izen bera daukan film labur bat be estreinau eben Mendi Film Festibalean. Abandonautako harrobi baten grabau eben pelikulea, han be hormetatik eskegita. Lurrean eginda be, ikusgarria izango zan jantzen prozesuak andrak gizartean hartzean dabizan garrantzia eszenaratzen dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!