Disko barriaren aurrerapen bat egin eban Igorren Liher taldeak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 23a, 11:21

Igorreko Uda Kulturalaren programazino barruan egindako kontzertua izan zan Liherrena, Hemen herensugeak daude gira amaituten dabiz daborduko. Uda amaieran grabauta daukien disko barria aurkeztuko dabe eta, kanta bat aurreratu eben zapatuan.

50 lagunetik gora batu ziran zapatuan Igorreko udaletxe alboko frontoian Liher taldearen kontzertua ikusten. Eguraldi ona dala, aretotik urtetako aukerea emoten dau Igorreko Uda Kulturalak, musika onagaz batera giro parebakoa sortu zan. Musikariek be hainbatetan eskertu eben giroa eta, hurrengo diskoaren inguruan be egin eben berba.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!