Liher taldearen kontzertua izango da Igorren zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko abu. 18a, 11:12

Hilaren 21ean, arrastiko 19:00etan izango da Liher taldearen kontzertua udaletxe ondoko frontoian, eguraldia txarragaz barriz Kultur Etxean izango da.  

Liher taldea Hemen herensugeak daude izeneko hirugarren lan luzeagaz egongo da Igorren. 14 abestiz osotutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazinoa, narrazinoa eta ikus-entzunezko materiala biltzean dituana. Pieza guzti horreen batureak amodioa, indarkeria eta andrazkoaren bakardadea gai nagusi dituan fikzinozko istorio bat kontauko dau. 

Kontzertura joateko konbitea www.igorrekultura.blogspot.com helbidean hartu behar da aldez aurretik. Igorren erroldatuek izango dabe lehentasuna.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!