"Harria herria" jantza bertikal ikuskizuna ekarriko dau Igorreko Uda Kulturalak

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 29a, 15:01

Garagarrilaren 31n, 22:15ean hasiko da Igorreko udaletxe alboko frontoian ikuskizuna. Harrobi Dantza Bertikal konpainiako jantzariak Harria Herria izeneko lana antzeztuko dabe pelotalekuko hormatik eskegita. Konbiteak doban eskatu daitekez www.igorrekultura.blogspot webgunean.

Harria Herria jantza bertikal ikuskizuna da, Oreka TX-en musikeagaz horman gora eta behera ibilten dira jantzan Harrobi Dantza Bertikalen taldekoak. 2019an izen bera daukan film labur bat be estreinau eben Mendi Film Festibalean. Abandonautako harrobi baten grabau eben pelikulea, han be hormetatik eskegita. Lurrean eginda be, ikusgarria izango zan jantzen prozesuak andrak gizartean hartzean dabizan garrantzia eszenaratzen dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!