Taberna lez zabalduko da bihar Kiñu Gaztetxea

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 29a, 12:00

Azken hileetan egin dan modura, taberna zerbitzua eskainiko dau Kiñu Gaztetxeak bariku honetan be. 16:00etatik aurrera ipiniko dituez mahaiak kanpoan eta giroa animetako "mikrofono zabalduak" egongo dira. 

Arrastian zabalduko dau terrazea Kiñuk, 16:00etatik aurrera. Mikrofono zabalduetatik musikea, abestiak, bertsoak edo txisteak entzuteko aukerea egongo da Igorreko Gaztetxean, eta edonor batu ahal izango da inprobisazinora. Gero, pizzak be egongo dira jateko. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!