Aurrera doa Igorreko eskolako patioaren barriztapena

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 28a, 12:20

Urri lehenengoaren 20rako obra osoa amaituta egotea espero dau Udalak. Jolasleku barriak eraikitea eta patioan berdeguneak egotea da udan luzatuko diran lanen helburua. Horrezaz gain, azpiko hodien egoerea be begiratuko dabe langileak, horreek aldatuteko beharrizanik dagoen ikusteko.

Illart Gumuzio alkateak BEGITUri azaldu deutsanez, martxa onean ei doaz lanak eta ikasturtea hasi orduko eskolako patioa amaitutea espero dau  Udalak. Eskolak dituan hiru patioak barriztauko dira lau fasetan: kirol zelaiak, Haur Hezkuntzako jolasgunea eta Lehen Hezkuntzako goiko patioa. Helburua asfaltoa altxau eta patioari kolore gehiago emota da, horretarako berdeguneak eta testura desbardinetako jolasguneak eregiko dira bertan. 

Gumuziok aurretatu dauanez, aukera geihago emongo dauz patio barriak. Eszenatoki bat, boulder txikia, skate pista, ping-pong mahaiak, zibuak eta futbol zein saskibaloi zelaiak izango dauz eskoleak hurrengo ikasturterako. Proiektuaren aurrekontua 205.000 eurokoa da, %60a Eusko Jaurlaritzeak ordainduko dau eta %40 Udalak. Halanda be, aurrekontutik kanpo dagoz landatu gura diran zugatzak, honeek Igorreko Udalak ordainduko dauz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!