Bizkaierara bihurtu dau Arantza Etxebarriak "Ander" filmaren gidoia

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 27a, 13:40
argazkia: Bizkaie.biz

Itzultzaile igorreztarrak Ander (Roberto Caston, 2009) film elebidunaren gidoia araututako bizkaieraz eta gazteleraz argitaratu dau. LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren bueltan, Labayru Fundazinoagaz batera egindako proiektua izan da. Ander filmak baserri giroko hartu-emon homosexualak lantzean dauz. Kanpoan arrakastea lortu eban, baina trabak izan ebazan barriz Euskal Herriko aretoetan proiektetako.

2009an estrenau zan Roberto Castonek zuzendutako Ander filma eta zine jaialdietan arrakasta handia izan eban, 150 jaialditan proiektau eta 27 sari irabazi zituan. Europa, Asia eta Amerikako areto askotan be ikusi zan pelikulea baina Euskal Herrian ez zan estreinaldi komertzialik egon. Krisi garaia zan areto gehienentzako, baina gaiak eta drama bat izateak ez eban lagundu.

Oin, hamabi urte beranduago, film elebidunaren gidoia bizkaieraz eta gazteleraz idatzi dau Arantza Etxebarriak. Halanda be, Bizkaie kultur agerkariak egindako alkarrizketan dinoanez, Etxebarriak ez dau uste zineetan bizkaierazko bersinoa ikusiko danik: "2009. urtean grabau zala kontuan hartuta, ez dot uste gaur egun zinema-aretoetan ipiniko dabenik, hamarkada bat baino gehau pasau da-eta, ziklo bereziren baten ez bada...".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!