Irune Costumerok salatutako lau funtzionarioak absolbidu ditue

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 22a, 12:29

Bizkaiko Auzitegi Probintzialaren sententziak zigor barik itxi dauz Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako hiru funtzionario eta Sergio Murillo diputadua. Irune Costumerok bere tristura adierazo dau, "sententzia honek umea torturatzen dau, ondo tratau ez dauanagaz bizitera behartuko dau eta".

Haurtzaro Zerbitzuko funtzionarioak Ertzaintzaren laguntzeagaz, Costumero eta bere alabea indarrez aldendu ebezan 2017ko abuztuan. Agindua Sergio Murillo arduradunak emon eban, gaur diputadua dana. Zientzialariak frogatu barik daukien Guraso Alienazino Sindromea izan zan diputazinoak emondako azalpena. Irune Costumero eta umearen aita zaintza partekatuko erregimenagaz egozan orduan, baina oin gizonak bakarrik dauka neskatoaren tutoretzea.

Costumerok Haurtzaro Zerbitzuko funtzionarioak salatu ebazan prebarikazino, tratu txar eta lesino psikikoak egotzita eta atzo egin zan publiko sententzia. Epaileak ez dau ezelango prebarikazinorik ikusi Guraso Alienazino Sindromea atxaki moduan erabiltearen inguruan. Ama-alabak aldentzeko momentuko audioa be ez dabe kontutan euki epaitegian, epailearen ustez ezin dira umearen garrasien arrazoiak ezetu.

Irune Costumero EAEko Auzitegi Nagusiak "injustizia hau" konponduko daualakoan dago baina arduratuta agertu da andren kontrako biolentziaren inguruan dagoan formazino faltea dala eta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!