Kaleratze prozesua bertan behera geldituteko ahaleginean bultzatu dau Kiñu Gaztetxeak Sabadalleko ordezkariekaz negoziazinoa. Negoziazino mahaian, bildutako alkartasun keinu guztiak aurkeztea da helburua, propiedade papelen gainetik arratiarrak gaztetxearen alde dagozala erakustea. Alkarte eta komertzioen sinadurai, aurretik batu dabezan norbanakoen sinadurak be batuko jakiez indar erakustaldian.
Aurrean Sabadell Banketxea eta Solvia inbersino funtsa izanda, burruka luze eta gogorra izatea espero dau asanbladeak. Halanda be, negoziazinoa bideratuta, erresistentzia antolatuta eta saretuteko ahalmena indartuta krisi honeri aurre egiteko aukerakaz ikusten dira gazteak.