Zabaldu da Igorren kulturea eta kirolaren arloko dirulaguntzak eskatuteko epea

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 5a

Garagarrilaren 30ean zarratuko da eskabidea aurkezteko epea. Udalak 70.000 euro banatuko dauz kirolaren arloko alkarteen artean eta 21.500 euro kulturearen arloan.

Igorreko kirol eta kultura alkarteen garapena bultzatuteko ahaleginean banatuko dauz Udalak 91.500 euro. Zenbatekoa handitu ahalko da dirulaguntzen emakida ebatzi aurretik. Laguntza ekonomikoa, irabazteko asmorik bako legeztatutako alkarteak eta nohizbehinkako ekimenez talde baten ordezkari partikularrak be eskatu ahalko dabe. Kultur eta euskera teknikariak bideratuko dabe prozesua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!