Igorreko Uda Kulturala garagarrilaren 3an hasiko da, Idoia Asurmendiren kontzertua bertan-behera gelditu ostean. Hor konpon Marianton bertso-antzerkia udaletxe ondoko frontoian egin ahal izatea espero da, eguraldiaren menpe hartuko da egunean bertan ebatzia.
Beste hiru ikuskizun dagoz programauta hile honetarako. Garagarrilaren 16, 17 eta 31n, bertso musikatua, kontzertua eta jantza bertikala hurrenez hurren. Abuztuan be jantza saioa eta kontzertu bat egotea espero da.