Beñat Etxebarria Athletic-eko jokalari ohiak futbola itxiko dau

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 1a

Argazkia: Deia.

Macarthur FC talde australiarrak sare sozialetan iragarri dauan moduan, Beñat Etxebarria igorreztarrak eta Markel Susaetak futbola itxiko dabe.

Jokalari biek olgetan eben Athletic Club-en eta Susaeta Japoniatik pasau ostean batu ziran barriro Australiako Macarthur FC taldean. Oin, fitxaketetatik hile batzuk baino pasau ez diranean emon dabe ezetutera erretiroa.

Athletic-ek sare sozialen bidez emon deutsez eskerrak Beñat eta Markeleri, talde bizkaitarraren historiaren parte izateagaitik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!