Rap emonaldia Kiñu Gaztetxean hilaren 3an

Erredakzinoa 2021eko ekainaren 30a

Kiñuk Erraki-ri (gune autogestionaduen babes sarea) itxi deutso Gaztetxea alkartasun jaialdi bat egiteko. Berbaldia, bazkaria eta, 18:00etan, rap estiloko kontzertuak egongo dira Kiñu Gaztetxean. Akerjembe Sound Sistema taldea eta Buru Arin eta Josu Iraola abeslariak izango dira jaiari musikea ipiniko deutsienak. Izena ErresistentziaKutxaNBizkaia1@gmail.com helbidean emon behar da. Kontzerturako txartelak 5 euro balio dau; egun osokoak 12 eta bazkariak 10 euro.

Rap eta hip hop musikea
Akerjembe Sound Sistema Bilboko Errekalde auzunean sortutako taldea da. Lehenengo pausuak perkusino afrikarreko talde moduan emon ebezan. Kukutza Gaztetxean eukien entsegu lokala eta Kukutza bota ostean, entsegu lokala Leioara aldatu eben. Bertan hainbat musika estilo probau eta Dundunkada Kultur Elkartearen laguntzeagaz, Euskal Herriko reggae, dancehall eta rap mobimentuan sartu ziran. Kontzertu ugari emon ditue eta disko bat daukie kalean.

Zeberioko Ibon Navas "Buru Arin" 2017an hasi zan rap eta hip hop musika estiloetako kontzertuak emoten. Urtebete beranduago, bere lehen diskoa atera eban, Haziak izenekoa. Aurten bigarren diskoa argitaratu dau, Amets gaiztoak, amets gozoak izenpean. 

Josu Iraola raplaria be egongo da Kiñun.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!