Bonodenda kanpainea aprila eta maiatzean zehar izango da

Erredakzinoa 2021ko mai. 21a, 09:09

Ohiko Bonodenda kanpainea ipini dabe martxan Igorreko Udalak eta AME merkatarien alkarteak. Herriko merkataritzea bultzatzeko helburuagaz, 1.800 bonu ipini ditue salgai. Aurreko urteetan baino bonu kopurua handiagoa da, dirulaguntza handiagoagaz %25etik, %33ra pasau da, eta atxikitutako komertzioak be aurreko urteetan baino gehiago dira.

Maiatzaren 15era arte edo amaitu arte erosi ahal izango dira bonuak eta maiatzaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Bonu bakotxa 10 euroren truke eskuratuko da baina 15 euroko balioa izango dau.

Gehienez hiru bonu erosi daikez persona bakotxak.

Salmenta Igorren erroldatutako jentearentzat aprilaren 15ean hasi zan eta besteentzat aprilaren 23an, Mandoia kaleko Kultur Etxeko leihoan astelehen, martitzen, eguen eta barikuetan 10:30etik 12:30era eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara.

Atxikitutako komertzioak

Bonu bakotxa 10 euroren truke eskuratuko da baina 15 euroko balioa izango dau.

Bonuak hurrengo dendetan erabili ahal izango dira; Ainara Kirolak, Aldeiturriaga Oinetakoak, Arrabike, Arratek, Arratia Informatica, Axular Herriko Taberna, Belaustegui Joyeros, Bihotza Estetika Zentroa, Bizarginak, Surya Estetika Zentroa, Haize Natura Estetika Zentroa, Decoración y Pintura Igorre, Dia Autozerbitzua, Doner Kebab Igorre La Bodeguilla taberna, Donibane taberna, Edur Zapata Konponketa, Egibe Edertasun Zentroa, Enar Kirolak (Maran Kirolak), Erroitz, Expert Arratia, Iru Deko Burdindegia, Beatriz Fruta-denda, Pino Fruta-denda, Garaje Felipe, Garden Igorre, Goloski, Grelmar, Hamburgueseria Ikusgarri, Ilestyle ileapaindegia, Iratxo Oinetakoak, Jubiladuen taberna, K2 Jatetxea (Batzokian), Kantabriko Arraindegia, Kili Kili, Kirru Ileapaindegia, Klitz, Kukuma taberna, Lorane, Marrak Paperdenda, Muebles Igorre Altzariak, Mugarri Interiorismo, Nati ileapaindegia, Olaetxe Optika, On Egin, Orrie Paperdenda, Lanbreabe okindegia, Politte!, Rekalde Harategia, Sein, Troka, Txaparro jatetxea eta Zazpi Haizetara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!