Hamahiru sari
Hamabi irabazle aukeratu ditu Ganzabalek eta beste saria herritarrak emondakoa da. Joseba Undurragaren Espuguesttes aterpea izeneko argazkiak sari bi jaso dauz; herritarrena eta mendi taldeak emondako hamabi sarietako bat. Undurragaren beste argazkia Cuyalaret izenekoa be saritua izan da. Jon Tubeten Etena argazkia; Izaskun Martinen Urdin guztiak batera; Ismene Leizaren Laino artean; Alberto Barraganen Perdiguero eta Bi hitzetan Zora Garri; Jose Batanaren El Tuercas; Andoni Linazaren Amanecer en el Teide; Miren Garbiñe Etxebarriaren Udazken koloreak; Ana Gonzalezen Ocres eta Jon Ander Linazaren Campo 1 argazkiak be saritu ditue.
Lokal barria
Ganzabal Mendi Taldeak lekuz aldatu dau egoitzea. Aprilaren 14tik Arraibi auzoan 2, lehengo Udal Liburutegian dago eta eguaztenetan 19:00etatik 20:30era egoten dira bertan. Telefono finkoa ez dago erabilgarri eta 675 701 359 da Ganzabalen telefonoa.