Suger talde dimoztarrak Anots bere lehenengo diskoa aurkeztuko dau bihar, zemendiaren 28an, Dimako Abaroa Aretoan Deba y las divas eta Garraio taldeakaz batera arrastiko 20:00etatik aurrera. Kontzertu hau izango da taldearen etapa barriaren erakusleihoa, formazino barriztuagaz eta hamar kantuko lanagaz.
Taldeko Imanol Salvadorrek BEGITUn adierazo dauan moduan diskoak rocka dauka oinarri modura, baina rapa, popa eta punka moduko estiloakaz buztartuten dabe. Anotsek kolaborazino bi daukaz: Txapelpunk taldeko Iñigo eta Eskean Kristöko Pello Artabe eta Alex Harillo. Salvadorrek argitu dau, oingoan lan profesionalagoa eta landuagoa egin dabela, eta emaitzeagaz oso pozik dagozala.

Suger 2019an sortu zan Diman, hasikeran, lau musikari ziralarik, beste taldeen bersinoak joten ebazan taldeak baina pandemiaren eta hainbat aldaketaren ostean, taldeak geldialdia egin eban.
Gaur egun, sei musikarik osotuten dabe taldea: Imanol Salvador (ahotsa), Ager Bilbao (gitarrea), Mikel Azagirre (tekladuak, albokea eta koroak), Eneko Valladares (bajua), Mikel Valladares (gitarrea) eta Ander Lekue (bateria).
Anots 2026an AME estudioetan grabatu dabe, eta Sugerren ibilbidean aro barri baten hasikerea marketan dau. Biharkoa izango da diskoa zuzenean aurkeztuteko eukiko daben lehenengo aukerea.