PELOTEA

Aldaik Lau eta Erdiko Txapelketako lehenengo partidua irabazi dau

Ager Barragan

Domekan, hilaren 22an, jokatu eban dimoztarrak aurtengo Emakume Master Cupeko Lau eta Erdiko Txapelketako lehenengo partidua. Aldaik Arrate Bergarari 22 eta 11 irabazi eutsan Mallabian.

Dimoztarra oso indartsu hasi zan eta 11-1 aurreratu jakon Bergarari partiduaren erdialdean, baina Arrate Bergarak ez eban amorerik emon eta markagailuan hurbildutea lortu eban. Behin sakea barriro bere alde eukala dimoztarrak, barriro “entxufau” zan eta kantxan Bergara baino gehiago izatea lortu eban. Holan domekan, hilaren 29an, Zeanurin jokatuko diran finalerdietarako txartela lortu eban Aldaik. 

Dimoztarrak BEGITUn adierazo dauanez “partiduaren hasikeratik hain ondo joanda, gauzak pentsetako denpora asko euki neban, ondorioz apur bat deskonzentrau eta falloak egiten hasi nintzan. Partidura barriz sartutea kostau jatan, baina joko mailan oso ondo eta konfiantza askogaz ikusi neban nire burua. Atzenean, lau terdiko lehenengo partidua izateko oso pozik nago”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!