DOKUMENTALA

‘Rebelde: Josu Urrutikoetxea’ dokumentalaren proiekzinoa Diman

Ager Barragan

Bihar, hilak 19, 19:30ean proiektatuko da Josu Urrutikoetxea protagonista daukan Rebelde:Josu Urrutikoetxea dokumentala Dimako eskolako kamaran.

Irrintzi Films-ek ekoiztutako lau ataleko dokumental-sailak Urrutikoetxearen bizitzea eta ibilbide politikoa ditu ardatz, bere testigantzearen bidez atzen hamarkadetako Euskal Herriko historiari begirada eskaintzeko. Haurtzarotik hasi eta ETAren desegite-prozesura arteko ibilbidea jasoten dau dokumentalak, garaian egoan testuinguru politiko eta soziala aztertuz.

Proiekzinoak aukerea emongo dau Euskal Herriko historia hurbila ezetuteko eta garai horretako gertakarien, bizipenen eta kontakizunen inguruan hausnartuteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!