Aitatu moduan, Idiazabalgo Igarondo pelotalekuan jokatu zan finalaurrekoa hilaren 6an eta 22-17 galduta, beste behin, pasau dan urteko lau t’erdikoan zein aurtengo buruz burukoan pasau modura, ezin izan eban Unai Amiano gainditu. Holan, finalera ailegetako txartel barik geratu da Dimakoa.
Rekaldek kalidadezko pelotakadak egin ebazan arren, partiduaren lehen zatian huts asko egin ebazan eta atzenean, Amianoren erregulartasuna izan zan erabakigarria. Hur mantenidutea lortu eban arren, lehen atsedenaldiaren ostean Amiano hasi zan pelotea mobiduten eta 18-10 ipini zan. Bigarren atsedenaldiaren ostean Rekalde barriro hasi zan bere jokoa egiten eta tantuz tantu dinamika hori manteniduten baina ezin izan eban Amiano harrapau eta atzenean 22-17 amaitu zan norgehiagokoa.
Rekaldek BEGITUn adierazo dauanez, bere ustean oso partidu polita eta gogorra izan zan, berak baekian Amiano irabazteko aurkari gatxa izango zala eta pena handiz geratu da finalera pasau barik, baina halanda be, torneo guztian egindako lanagaz oso harro eta pozik dagoala argitu dau dimoztarrak eta oin datorrena gogo eta konfiantza handiagoagaz hartzean dauala.