Ibilbide oparo baten ostean, Ekhi Ziarrustak trinketeko kantxei agur esango deutse abenduaren 12ko partiduan. Goizeko 12:00etan Ziarrustak Ugartegaz batera jokatuko dau Etxeberria eta St Paul-en kontra. Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak bazkaria antolatu dau partiduaren ostean, dimoztarrari merezi dauan agurra emoteko. Bazkariaren prezioa 25 eurokoa da, partiduaren sarrerea 5 euro balio ditu eta izena emoteko epea zemendiaren 15ean amaituten da.
Bazkarira joan gura dauanak +33 687 537 313 (Mikel) edo +34 688 653 473 (Lur) telefonoetara deituta emon beharko dau bere izena.