PELOTEA

Lau t’erdiko finalerdirako txartela lortu eban Rekaldek Zeanurin

Ager Barragan

Xabi Rekalde pelotari dimoztarra 4 ½ Eusko Label Txapelketea jokatuten dabil, B seriean, eta atzo Zeanurin Iker Salaberriari 22-18 irabazi ostean, finalerdietara sailkatutea lortu eban.

Zemendiaren 6an jokatuko dira finalerdi biak Idiazabalen, 21:00etatik aurrera. Rekalde Unai Amianoren kontra arituko da eta beste aldean, Iraitz eta Beñat Zubizarreta anaien artekoa izango da norgehiagokoa.

Rekaldek final-laurdenetako ligaxkea gaindituta lortu dau finalerdietarako txartela, hiru partidutik bi irabazita. Lehenengoan, Beñat Apezetxea garaitu eban 22-11, bigarrenean Zubizarreta III.aren kontra 17-22 galdu eban eta hirugarrena, zemendiaren 1ean jokatu eta irabazi eban Zeanurin, 22-18 Iker Salaberriaren kontra.

Rekaldek BEGITUri adierazo deutso atzokoa “barrutik zikeran” oso polita eta parekatua izan zala eta bera oso pozik dagoala holango txapelketa bateko finalerdietara heldu eta bere helburuetako bat lortu daualako. Dimoztarrak, nahiz-ta entrenetako denbora gitxi euki, finalerdira lasaiago eta beste ikuspuntu bategaz helduko dala aitatu dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!