BERBALDIA

Atzen borondateen dokumentua prestetako berbaldia Diman

Ager Barragan

Gaur, hilak 26, 17:00etan egingo dabe atzen borondateen dokumentua prestetako bigarren berbaldia Dimako udaletxeko pleno aretoan.

Atzen borondateen dokumentua, ofizialki Aurretiazko Borondateen Dokumentua, mediku taldeari zuzendutako dokumentua da. Bertan, adin nagusiko edozein personak, judizialki ezgaituta ez dagoan eta askatasunez jarduten dauan bitartean, jasota ixten dauz jarraibide batzuk, etorkizunerako. Hau da, bere borondatea adierazoteko gai ez danerako erabil daitezan. Adibidez, zelango heriotzea gura dauan edo atzen momentuak nogaz pasau gura dauzan adierazoteko.

Dokumentu hori edozein momentutan aldatu edo atzera bota daiteke, ebatziak hartzeako gaitasunari eusten jakon bitartean. Une horretara arte, personearen ebatziak eukiko dau lehentasuna dokumentuan jasotakoaren gainetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!