Aitatu moduan Zizetan mendi martxako boluntarioek ibilbide bi antolatu dabez zapaturako. Martxa familiarrak 10 kilometro ditu eta Dimako haraneko mendebaldea zeharkatuko dau. Zizetan ibilbidea barriz, sano luzeagoa da, 21 kilometrogaz. Ibilbide honek bestekaldea, Belatxikietatik Obako atxetara doan partea zeharkatuko dau.
Izena emoteko epea 19an amaitu zan, baina egunean bertan, martxak hasi baino ordu erdi arinago, emon leiteke izena frontoi txikian. 14 urtetik beherakoentzako doban da izen-emotea, nagusiek 15 euro ordaindu beharko dabez.
Ibilbideak:
Martxa luzekoek herrigunetik 08:00retan eleizarako bidea hartu eta Biteriñora eta gero Artauneraino helduko dira. Kortamendiko tontor azpitik pasau eta Belatxikietarako bidea hartuko dabe. Belatxikieta igoten hasi aurretik baina, ekialdera biratu eta Askorrirako bidea hartuko da, azpitik pasau eta Inunganera joango dira Obako atx azpitik. Obatik, herrira bajatuko dira zuzen-zuzen.
Martxa txikerrekoak barriz 10:00etan urtengo dira, San Migel Txikira joan eta bertatik Lamindaora heldu; ermitea pasau eta Arostegieta eta Olazabaletik pasauta bajatuko dira barriz Ugaranara.