MENDI MARTXEA

Zizetan Mendi Martxan izena emoteko epea urri bigarrenaren 19ra arte zabalik

Erredakzinoa

Dimako Zizetan Mendi Martxan parte hartzeako izen-emotea hilaren 19ra arte egin ahal da. Horretarako, dima.eus webgunean edo udaletxean izen-emote orria bete behar da. Prezioa 10 eurokoa da, eta 14 urtetik beherakoentzat doban izango da.

Martxea urri bigarrenaren 24an, zapatua, egingo da, eta ibilbide bi egongo dira aukeran: 21 kilometroko Zizetan ibilbidea eta 10 kilometroko familien ibilbidea. Biak Dimako frontoi txikitik abiatuko dira, lehenengoa 08:00retan eta bigarrena 10:00etan. Helmugako kontrola 14:00etan itxiko da.

Martxearen egunean be izena emon ahal izango da, urtekerea baino 30 minutu lehenago bertan egonda. Egun horretan prezioa 15 eurokoa izango da; 14 urtetik beherakoentzat, doban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!