PELOTEA

Aldaik Udako Torneoko txapela jantzi dau

Ager Barragan

Pasau dan domekan, hilaren 27an, Amaia Aldai pelotari dimoztarrak Udako Master LABORAL Kutxa irabazi eban Sopelako frontoian, Itsaso Erasunegaz batera.

Aldai repeskatua izan zan torneo honetan eta ondo aprobetxau eban dimakoak aukera hori domekan. Aldaik, Erasunegaz batera, Maddalen Etxegarai eta Arrate Bergarari 22-10 irabazi eutsen eta holan torneoko txapela janztea lortu eban. Hasikeratik aurrelari dimoztarraren jokoak, Itsaso Erasunen laguntza bikainagaz, finala erabat apurtu eban eta faboritoa zan bikoteak pentsautakoa baino garaipen errazagoa lortu eban. 

Dimako pelotariak BEGITUn adierazo dau partidua oso kontzentrauta eta ideiak oso argi eukinda sartu zirala eta partidu osoan zehar jarrera hori mantenduta lortu ebala bikoteak 22ra heldutea. Aldaik bai finalean eta baita torneo osoan zehar egindako lanagaz eta irabazi dauan txapelagaz oso pozik dagoala argi itxi dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!