PELOTEA

Dimako II. Plazako Pala Txapelketan izena emoteko epea zabalik

Ager Barragan

Aurten be, bigarrenez, Plazako Pala Txapelketea antolatu dau Txumuluxueta Pelota Klubak eta urri bigarrenaren 4ra arte emon daiteke izena.

Txumuluxuetak bigarrenez antolatu dau Pala Txapelketea, udagoienean zehar jokatuko dana. Frontoi txikian jokatuko dira partiduak teniseko peloteagaz eta maila bi egongo dira: librea eta andrazkoena. Torneoa hiru fasetan jokatuko da egun zehaztuetan: Lehenengo fasea urri bigarrenaren 16an izango da, bigarrena zemendiaren 13an eta atzen fasea abenduaren 11n.

Igaz gitxienez bikotekide bat izan behar zan Dimakoa, baina aurten barrikuntza modura bikote libreak hartu ahalko dabe parte, hau da, edozein herritakoak izan ahal dira parte-hartzaileak eta ez dau zertan batek Dimakoa izan behar. Aitatu moduan izena emoteko epa urri bigarrenaren 4ra arte egongo da zabalik, 688 876 779 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!