ORIENTAZINOA

Estaduko IbeRogaine orienting ligarako probea urtengo da Zumeltzatik

Ager Barragan

Hilaren 26an, Diman (Zumeltzan) hasi eta Urkiolako Parke Naturalean zehar murgilduko dan orientazino probea antolatu dau COBI orientazino taldeak. Bederatzi orduko proba nagusiaz gainera, lau orduko ertaina eta hasibarrientzako ordu bikoa be egingo dira.

Hiru proba dagoz aukeran. Batetik, IbeRogaine ligarako puntuagarria izango dan bederatzi ordukoa (10:00etan), bigarrenik esperientziadunentzako lau ordukoa (11:00etan) eta atzenik, hasibarriak diranentzako ordu bikoa (11:30ean). Proba luzeko sari banaketea eta afaria Otxandion egingo dira 20:00etan, proba ertainaren sari banaketa eta bazkaria 16:00etan, hau be Otxandion. Hasibarrientzako probea barriz, lehia bakoa da eta Zumel- tzan bertan emongo da jatekoa probea amaitu orduko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!