PELOTEA

Udako Torneotik kanpo geratu dira Aldai eta Bertiz

Ager Barragan

Nahiz eta bere bikoteagaz, Aldai, torneotik kanpo geratu dan, Goiuri Zabaleta semifinalean ezingo danez egon, berak hartuko dau Zabaletaren lekua Itxaso Erasunegaz batera.

Amaia Aldai eta Nahia Bertiz batera egon dira Udako Torneoa jokatuten eta lehen fasea gaindituta, bigarren fasean ibili dira atzen aste bietan. Halanda be, partidu biak galduta txapelketatik kanpo geratu dira. Zeberion jokatu eben lehena hilaren 6an eta 19-22 galdu eben Aizane Ibarrola eta Uxue Osesen kontra. Bigarrena hilaren 11n jokatu eben Zarautzen eta 22-17 galdu eben, Olatz Arrizabalaga eta Irati Zabalaren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!