Bizkaiko Emakumeen LandaMarket Berritzeko Elkarteak (BELAM) antolatutako Emakume Sortzaileen Azokea egingo dabe Diman. Goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara arte, 50 bat merkatari egongo dira herriko plaza eta inguruetan, euren produktuak aurkeztu eta saltzean. Arratiako zein inguruetako andra sortzaile eta merkatariek hartuko dabe parte merkaduan.
Azoka eguna girotuteko, herri-kirolak eta kontzertuak be egongo dira egunean zehar. Herri-kirol erakustaldia 12:00etan hasiko da plazan bertan. Azkoran Irati Astondoa zeanuriztarra eta Uxue Ansorregi mendaroztarra arituko dira eta harri-jasotean, Aimar eta Goiatz Galarraga neba-arreba orioztarrak ibiliko dira. Arrastian barriz, musikeak hartuko dau protagonismoa. 18:00etan Ane Han taldeak eskainiko dau kontzertua plazan eta gero, gaua ondo sartuta egon arte, beste hiru talde igongo dira oholtzara: Nuzz, Formula 70-80 eta Jimenos Band.