PELOTEA

Aldaik Udako Torneoko atzen faseko bigarren partidua jokatuko dau

Ager Barragan

Argazkia: Emakume Master Cup

Gaur, hilak 11, pelotari dimoztarrak Nahia Bertizegaz batera Udako Torneoko atzen faseko bigarren partidua jokatuko dau Zarautzeko frontoian arrastiko 19:00etatik aurrera.

Pasau dan domekan, hilaren 6an, Zeberion jokatu eban bikoteak Ibarrola eta Oses-en kontra lehenengo partidua baina 22-19 galdu eban dimoztarrak eta Bertizek osotutako bikoteak. Aldaik BEGITUn adierazo eban, nahiz eta lau jokalariak oso maila ona emon, partidua epailearen errakuntza batek ebatzi ebala. 

Gaurko partidua Arrizabalaga eta Zabalaren kontra jokatuko dabe Aldai eta Bertizek Zarautzen eta dimoztarrak BEGITUn argitu dau, lehenengo partidua galduta be, gaurkoa irabazi ezkero oso “tanteo” ona daukiela eta finalera heltzeako aukera asko daukiezala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!