MOTORRA

Autoen IV. Dimako Igoera egingo da astegoienean

Ager Barragan 2026ko irailaren 2a

Zapatuan, hilak 5, IV. Dimako Igoera egingo da, Euskal Mendiko eta Erregularitateko Txapelketetarako puntuagarria. Probea BI-2543 errepidean egingo da, Ugaranatik Otxandiora bidean, eta 7,5 kilometroko ibilbidea izango dau.

Eguna 08:15etik aurrera hasiko da egiaztapen administratibo eta teknikoakaz. 12:15ean, parte-hartzaileak karabanan abiatuko dira laguntza-parkera, eta 13:00etan hasiko dira entrenamentu libreak. Ostean, entrenamentu ofizialak eta lasterketako txanda ofizial biak egingo dira. Emaitzak 20:00etan emongo dira jakitera, udaletxeko plazan.

Guztira, 70 ibilgailura arte onartu ahal izango dira, eta abiadurako zein Regularidad Sport modalidadeko parte-hartzaileak izango dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!